Aurten ere, Berangoko Udalak 2023ko aurrekontuak osatzeko prozesu parte-hartzailea abiatu du. Hala, berangoztarrek euren proposamenak aurkeztu ditzakete, domeka honetara arte, urriak 2. Oraingoan, Udalak aurrekontua 150.000 eurora igo du –iaz 110.000 euro izan ziren–, eta, ohi legez, 16 urtetik gorako auzokideek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, udalerrian zehar kokatutako postontziak erabili zein partaidetza@berango.org emailera inkesta bete beharko dute interesatuek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!