Ekintzez beteriko Fair Saturday festibala egingo dute azaroaren 26an Berangon

Iker Rincon Moreno 2022ko aza. 8a, 17:26

Ohiturak berreskuratuta, Berango Gazte Labek Fair Saturday festibala egingo du aurten. Oraingo honetan, hilaren 26an izango da jaialdia, eta egun osoko egitaraua Argia Fundazioagaz abatera antolatu dute. Jaialdian lortutako dirua #GoMaialen elkarteari emango diote, Donhoue sindromeari buruzko ikerketa sustatzeko.

Argia Fundazioagaz batera, egun osoko egitaraua antolatu du Berango Gazte Labek azaroaren 26an egingo duen Fair Saturday festibalerako. Goizeko ekintzetarako, baina, izena ematea beharrezkoa izango dela ohartarazi dute.

Egitaraua

Santa Anako plazan

  • 10:00-11:30 Xendazaletasuna gidatua: Kirol begirale baten eskutik ibilbidea egingo duzue Berangoko mendietatik. IZENA EMAN
  • 12:00-13:00 Artea Mugimenduan: Tailer honetan ezohiko terapiak, arte eta estiramendu lasaigarriak aurkituko dituzue, Sormena lantzeko eta ondo pasatzeko. IZENA EMAN
  • 13:15-14:30 Bideo-joko pertsonaia sortu: Bideo-jokoen munduan sartuta dagoen Berangoko gazte batek, bideo-jokoan ikus ditzakegun pertsonaiak zelan garatzen diren azalduko du. IZENA EMAN
  • 12:00-15:00 Umeentzako tailerrak (eguraldia ona izanez gero): Jolasak eta aurpegi margolariak​.
  • 12:00 - 14:00 Dinosauroei buruzko Quiz-a eta maketen erakusketa: Galdeketa bat bete behar izango da, eta erantzun gehiago asmatzen dituztenen artean, Dinosauroei buruzko trivial jokoa zozkatuko dute.

Berango Antzokian

  • 18:00-20:00: Ekintza desberdinak:
    • Argia Fundazioko abesbatza
    • Meia Meia Dantza
    • Porte Dantza estudioa
    • Ana Lara Dantza Eskola
    • Ohana Dantza Eskola
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun