Proiektuaren idazketak 800.000 euroko aurrekontua du, eta zortzi hilabete inguruko egikaritze-epea.Arduradunek zehaztu dutenez, proiektuak bi atal aurreikusten ditu. Horietako bat kanpoko estalkia da, "zertxa metalikozko egitura-sistema baten bidez" egingo dena; bigarren atalean, estalki horren azpian eraikiko diren bi padel-pistak proiektatu dituzte, beheko solairuan.
Horrez gain, arrapalak eraikiko dituzte pisten inguruan, horietara sartzeko. Bestalde, sotoko solairuan, erabilera anitzeko bi aretoak eta lokal erantsiak egongo dira, hala nola aldagelak, komunak, biltegiak eta instalazioen gela.