Aurrekoetan egin legez, hilabete honetan ere Burdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak. Hitzordua azaroaren 27an jarri dute, 11:30ean, eta horretan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute berangokultura@berango.org helbidera idatzita edota 946 682 143 telefono zenbakira deituta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!