Kuadrillen Eguna ospatuko dute abenduaren 3an Berangon

Iker Rincon Moreno 2022ko aza. 24a, 17:41

Datorren abenduaren 3an, zapatuan, kuadrillen arteko jaia egingo dute Berangon, frontoian. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako, eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta, besteak beste, bazkaria, bingo musikala, elektrotxaranga eta erromeria egongo dira.

Egun berezia izango dela-eta, antolatzaileek herritarrak animatu gura dituzte mozorrotuta gerturatzeko. Oraingoan, gaia "hiri tribuak" izango da.

Egitaraua:

  • 12:00 Ongietorria eta kalejira Erruki trikitixa taldeagaz. Irteera, Bustelo tabernatik.
  • 15:00 Herri-bazkaria, frontoian. Ezinbestekoa izango da tiketa jasotzea Berango Gazte Laben.
  • 17:00 Bingo musikala, frontoian.
  • 19:00 Burrunba elektrotxaranga, frontoitik abiatuta.
  • 22:00 Erromeria Bidean taldeagaz, frontoian.
  • 01:00 Disko-festa, frontoian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun