Berangoko Kultur Etxeak Gabonetako Merkatu Solidarioa eta bigarren eskuko azoka egingo du abenduaren 18an, domekan. Horretarako, postutxoa jarri gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, abenduaren 2a baino lehen. Horretarako, Berangoeta kultur etxera joan edo berangokultura@berango.org helbidera idatzi beharko dute interesatuek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!