Dibulgazioa egitea eta kontzientziazioa pizteaz gainera, asteari amaiera emateko, zozketa bi burutu zituzten domekan: alde batetik, bosgarren edukiontzia –marroia– erabiltzen duten auzokideen artekoa eta, bestetik, hondakinen inguruko trivial-eko parte hartzaileen artean. Sariak izan ziren bizikleta tolesgarri bi eta kilometro zeroko produktuez osatutako 10 lote.