Azterketak direla eta, Berango Gazte Lab-eko ordutegiak luzatuko dituzte aste-akabuetan

Erredakzioa 2022ko abe. 22a, 18:03

Ikasle asko azterketetan murgilduta egongo dira egunotan, bai urtearen amaiera honetan baita datorren urteko hasieran ere. Hori dela eta, ikasteko aukera aproposak eskaini guran, Berango Gazte Lab guneak bere ordutegiak luzatuko ditu urtarrilaren 7-8 eta 14-15ean. Hala, zapatu-domeka horietan, zabalik egongo da ikas-gela 09:00etatik 14:30era eta 15:30etik 20:00etara.

Astelehenetik eguenera, ordutegia hurrengoa izango da: 09:00-13:00 eta 16:30-20:00; eta barikuetan: 08:00-15:30.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun