Berango-Merana eskolako mendi-taldeak jakinarazi duenez, Munarrikolandan auzolana egingo dute inguruak txukundu eta garbitzeko. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Sustatxan, eta hortik oinez joango dira mendian gora. Bidean, iaz bisitatu barik utzitako hilerria ezagutuko dute; ondoren, erre egindako inguruak gurutzatuko dituzte, trintxeren-gunea igaro eta Urduliz, Sopela eta Berango udalerriak elkartzen diren puntura heltzeko.
Bertan dago bunkerra, Munarrikolandako puntan, eta asmoa dute inguru hori garbitzeko. "Horretarako, zakuak eta erremintak eraman beharko ditugu, hala nola palak eta aitzurrak", azaldu dute antolatzaileek. Beharrotarako, gainera, eskularruak eraman beharko dira.
Auzolanean egindako garbiketa-lanez gainera, euskararen lurraldea osatzen duten zazpi probintziak irudikatuko dituzte zazpi haritz landatuz. "Lurraldetasuna, euskara eta bertako basoaren ideia islatu gura dugu", azpimarratu dute.