Desfilerako mozorroak egiteko tailerra egingo dute neska-mutilek "adinagatik dagokien tokian eta ordutegian"; 2019-2014 urteen artean jaiotakoek, gainera, heldu batek lagunduta parte hartu behar izango dute, bai tailerrean, baita desfilean ere.
Otsailaren 18an egingo dute Berangon inauterietako desfilea. Aurtengo gaia musika-estiloak izango da, eta bertan parte hartu ahal izango dute gura duten berangoztarrek. Ludotekagaz edo Ludoklubagaz parte hartu gura dutenek, aldiz, gaur, urtarrilak 20, dute izena emateko azken aukera, gune horietan bertan eginda.
Desfilerako mozorroak egiteko tailerra egingo dute neska-mutilek "adinagatik dagokien tokian eta ordutegian"; 2019-2014 urteen artean jaiotakoek, gainera, heldu batek lagunduta parte hartu behar izango dute, bai tailerrean, baita desfilean ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!