Bost domina eskuratuta bueltatu da Anoetatik Berango Atletismo Taldea

Iker Rincon Moreno 2023ko urt. 20a, 10:45
Uxue Gaminde, erdian. © BERANGOKO ATLETISMO TALDEA

Joan den zapatuan, hilaren 14an, estalitako pistako Bizkaiko Atletismo Txapelketa Absolutua jokatu zuten Anoetan, Donostian. Bertan, berangoztarrek goia jo eta bost domina jantzi zituzten. Gainera, taldeko kideek azaldu dutenez, hainbat finalista egon ziren, eta kirolarietako askok euren markak hobetu zituzten.

  • Uxue Gaminde: urrezko domina, triplean.
  • Gorka Piedra: urrezko domina, 800 metroan.
  • Alain Flores: brontzezko domina, 800 metroan.
  • Unai Abinagoitiz: zilarrezko domina bi, 400 metroan eta 200 metroan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun