Doinua: Aita izena
Gure kostalde ta mendietan
dana pinu ta eukalipto.
Le(he)ngo aritzak, pago ta arteak
desagertuaz betiko.
Lurzorua dau siku-sikua
ta animaliak kitto!
Natura hondatuz betetzen deurez
diruz hainbeste poltsiko...
Banengon ba honek ez joskuela
ezer onik ekarriko!
Halau suterik ez da ikusi
inguruan egundaino;
aldapa gora su garra gorri,
txinparta eta ke laino.
«-Badatorrela! Helduko al da
aitxitxen etxalderaino?»
Azkenerako haizea aldatu
egin da, eskerrak... Joño!
Gatza izango da erretakoa
berreskuratzea baino...
Gureta ala gure barik dan
jakiteko ezinean,
mafioso asko ibilten baita
eraikitzeko afanean.
Interesa nork eduki leike,
nor egongo dan atzean??
Norbaitek sua sortu dauela
jakingo dogu azkenean,
hotela eta denda mordoa
iminten dabezanean!!