Bigarren fasean bozkatu beharreko proiektuak honako hauek dira: jolas-eremu naturalizatua sortzea irakaslearen parkean (40.000 euro); hiri-altzariak instalatzea eta berritzea: paperontziak, bankuak eta iturriak (15.000 euro); etxeko animalien bizikidetzari buruko kontzientziazio-kanpaina abiatzea: kartelak, komunikazioa, eta gorozkietarako paperontziak (8.500 euro); autokarabanetarako aparkalekuaren proiektua (15.000 euro); espaloiak beheratu eta oinezkoen pasabideak hobetzeko kanpaina (60.000 euro); aparkaleku-eremua egokitzea elizarako eta udaletxerako sarbideetan (40.000 euro); eta pixatoki publiko bat jartzea (40.000 euro).
Irailaren 19tik urriaren 2ra Berangoko 2023ko aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasea burutu zuten, eta, bertan, gazteenakaz hainbat lan-saio egin zituzten euren beharrak aintzat hartzeko. Bilkura horien ondoren, Udalak konpromisoa hartu du zuzenean eta bozketa-fasetik igaro gabe honako jarduera hauek egiteko: aparkalekuak Moreagan, mahai jokoak ludotekan eta parkeetan, herri kirolen tailerrak eta Berangoko sarreran dagoen kartela (herriaren izena duen seinaleztapena) jartzea.