36ko gerra pairatu zuten gizon-emakumeak oroitzeko ‘Agurra’ eskultura inauguratuko dute domekan Berangon

Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 12:40

Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoa, barrutik, artxiboko irudian.

Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoak 10 urte bete ditu, eta, hori dela eta, Berangoko Udalak monumentu bat eraiki du 1936 eta 1937 urteetan “gizarte demokratikoaren balioak defendatzeagatik” ondorioak pairatu zituzten gizon-emakumeak omentzeko. Eskultura, Agurra izenekoa, domekan inauguratuko dute, hilaren 19an, museoaren aurreko plazan, 12:30ean.

Udal-arduradunek azaldu dutenez, eskulturak gerra zibil hartako ondorio dramatikoak pairatu zuen Euskal Herriko familia baten agurra aurkezten du. “Hala ere, gaur egungo edozein gatazka irudika dezake”, azpimarratu dute.

Eskultura Jaizkibel Fundación Artísticak egin du, gerrako guda-zelaietatik berreskuratutako brontzea erabilita, Euskal Prospekzio Taldeari esker.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun