Ihesaldi jokoa egingo dute martxoaren 4an eta 5ean Berangon

Iker Rincon Moreno 2023ko ots. 21a, 13:20

"Lilith kodea" izeneko ihesaldi jokoa antolatu dute Berangoko Santa Ana kultur etxean martxoaren 4rako eta 5erako. Jolasaldiak ordubetekoak izango dira, eta sei pertsonako txandak egingo dituzte, 11:00etatik 20:00etara. Saioak doakoak izango dira, eta adin guztientzakoei bideratuta egongo da. Hala ere, 12 urtetik beherakoek adinez nagusiko pertsona batek lagunduta parte hartu behar izango du.

Interesa dutenek, txanda erreserbatu egin beharko dute, 946 682 143 telefono zenbakira deituta edo berangokultura@berango.org helbidera mezu bat bidalita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun