Martxan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 5 euroan. Horren truke, inskripzioa, kamiseta bat eta hamaiketakoa izango dute parte-hartzaileek. Izena emateko sartu hemen.
Apnabik, Autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonen familien elkarteak, eta Berangoko Udalak antolatuta, familia-martxa bat egingo dute apirilaren 2an Berangon, Autismoaren Munduko Egunaren harira. Ibilbidea Berango udalerrian izango da, eta hiru kilometroko luzera izango du. Hitzordua 11:30ean jarri dute, Moreaga parkean.
Martxan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 5 euroan. Horren truke, inskripzioa, kamiseta bat eta hamaiketakoa izango dute parte-hartzaileek. Izena emateko sartu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!