Irakurketa sustatzeko ekimena abiatu du Berangoko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2023ko api. 20a, 12:05

"Irakurketa-bankuek" QR kode bat dute herritarrek Berangoko liburutegiko liburuen lehenengo kapituluak irakurri ahal izateko. © BERANGOKO UDALA

Apirilaren 23an, domekan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko ekimena martxan jarri du Berangoko Udalak. Hala, udalerriko banku ezberdinetan QR kodeak jarri ditu herritarrek Berangoko liburutegian alokairuan hartu ahal izango dituzten liburuen lehenengo kapituluak eskuratu ahal izateko. "Irakurketa-banku" horien bidez, Udalak herritarrak animatu gura ditu liburu berriak irakurtzera.

Berangoko honako leku hauetan daude "irakurketa-bankuak": Lantzarteko zelaian eta parkean, Axganeko parkean, Basotxuko parkean, Maisuaren parkean, Moreaga parkean, Berangoeta bidean eta plazan, eta Gorrondatxe eta Kurtzeko parkeetan.

Hemen daude bankuetako QR-an eskuragarri dauden liburu guztiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun