Udalekuetan izena eman gura dutenek Berangoetara jo beharko dute, edo emaila bidali berangokultura@berango.org. Udalekuak adinaren arabera banatuta egongo dira: udako Ludotxiki, 2020 eta 2018 artean jaiotakoentzat; udako Ludoteka, 2017 eta 2015 artean jaiotakoentzat; eta udako Ludokluba, 2014 eta 2012 artean jaiotakoentzat. Udalekuok 10:00etatik 14:00etara arteko ordutegia izango dute, baina irteteko ordutegi malgua izango dute Ludotxikikoek.
Egitasmo bakoitzak bere txangoak egingo ditu; berbarako, Ludotxikikoak Burdinbidearen musera (Azpeitia), Areitz Soroara (Galdames), Bitxos Marurira (Maruri) eta Zugaztietara joango dira.
Udaleku bakoitzaren prezioa 175 eurokoa izango da, Berangon erroldatuta daudenentzat; gainerakoek 345 euro ordaindu beharko dituzte. Goiztiarren gela ere egongo da aukeran, 09:00etatik 10:00etara, eta horrek 10 euroko kostu gehigarria izango du.
Ordainketak egiteko azkenengo eguna ekainaren 6a izango da. Arduradunek azaldu dutenez, programa guztiak euskaraz izango dira, eta Berangon erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, leku-kopurua mugatua izango baita.