Denera, ehun bat etxola egongo dira Moreaga parkean, barikutik domekara bitartean. Artisau-produktuak erosteko aukera izateaz gainera, antzerkiak, musika eta artisauen erakusketak egongo dira, besteak beste.
Azokak barikuan, hilaren 19an, zabalduko ditu ateak, 17:30ean. Ordu horretatik aurrera, postutxoak, umeentzako gunea eta garaiko ofizioen "herrixka" egongo dira zabalik. Ordu laurden geroago, artisautzako maisuek hitzaldiak eman eta taldeen hasierako kalejirak abiatuko dituzte.
Egitarau osoa
