Aurten ere, Berangok atzera egin eta Erdi Arora egin du salto. Izan ere, gaurtik, barikutik, domekara bitartean, zaldunak, merkatariak eta juglareak izango dira nagusi udalerriko Moreaga parkean. Ez da ezer faltako bertara hurreratuko diren guztientzako, adina edozein dela ere: kalejirak, musika, tailerrak, berbaldiak, umeentzako jolasak, erakusketak... eta, nola ez, tripak asetzeko eta zintzurrak bustitzeko etxolak ere. Denera, 100 postu inguru egongo dira aste-akabuan zehar. Hona hemen Erdi Aroko Azokaren irekierak utzitako irudiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!