Patxi Markes berangoztarrak Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 25 urteko espetxe-zigorra amaitu du gaur, barikuan. 2021ean Euskal Herrira gerturatu zuten, eta iazko urritik hirugarren graduan zegoen, baina, gertukoek gogoratu dutenez, baldintza "oso gogorrak" pairatu ditu kartzelaldian.