Bertoko ardoaren erdigune izan da domekan Berango

Iker Rincon Moreno 2023ko eka. 6a, 11:48

Urtero legez, bertako ekoizleek Ardo Eguna antolatu dute Berangon. Aurten, ekainaren 4an jarri zuten hitzordua, domekan, eta tokiko ardogileek ehunaka botila eskaini zizkieten Sabino Arana kaleko Nagusien Etxeko plazara gerturatu zen jende andanari. Hala, eguraldiak lagunduta, udalerrira bertaratu zirenek Berangoko produkzioaz gozatzeko aukera izan zuten, baita sabela betetzeko ere. Izan ere, besteak beste, txorizoa, eta gazta dastatzeko parada izan zuten. Hona hemen egunak utzitako irudiak.

Argazkiak: © BERANGOKO UDALA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun