Joan den ekainaren 3an, zapatuan, eskaini zuten lehenengo ekitaldia, Berango Antzokian, eta, horretan, Kultur Etxeko zein Nagusien Etxeko dantza-ikastaroetako ikasleen emanaldia izan zen. Besteak beste, haurrentzako dantza modernoa, aretoko dantza, sevillanak, karibeko dantzak eta hilaran dantzak eskaini zituzten. Hurrengo egunetan ere bestelako ekitaldi bereziak egongo dira gozagai. Gauzak horrela, ekainaren 18an, dantza eskolak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du Antzokian; hilaren 21ean, aldiz, udal musika eskolaren txanda izango da.