Azaldu dutenez, Berango aukeratu dute ekimen horretarako, "bertako basoen % 60 baino gehiago eukaliptoz estalita dagoelako". Gaineratu dutenez, udalerri horrek hainbat sute jasan ditu azken urteotan "eta hori baso politikarekin hertsiki lotuta dago".
Bihar egingo duten mendi martxan, inguruko mendietan gero eta ohikoagoa den eukaliptoak dituen ondorio larriak salatu gura dituzte. Azaldu dutenez, espezie horren monolaborantzak ondorio larriak ditu ingurugiroan: lurra pobretzen du, uholde zein lehorteen eragina handitzen du eta suteen hedapena errazten du. "Gainera inguruko biodibertsitatea murrizten du, eta, hau gutxi balitz, matarrasetan oinarrituriko baso kudeaketak kalteak areagotzen ditu".