Abarotxu bideko errepidearen sarreran, bertatik igarotzeko ibilgailuen gehienezko pisua 7,5 tonakoa ezartzen duen seinale bat jarri zuen Berangoko Udalak, bizilagunak hala eskatuta, haren esanetan. Modu horretan, ibilgailu handiek arbola kolpatzea saihestu gura zuten. Aitzitik, nahiz eta seinaleztapen berria duela hilabete batzuetatik bertan egon, inguruko etxebizitzak eraikitzeko obra-kamioi ugarik ez du hura errespetatzen, eta adierazitakoa baino ibilgailu pisutsuagoak igarotzen dira errepidetik, "espaloi gainera igota ere".
Berangoko bizilagunak adierazi duenez, behin baino gehiagotan jarri ditu salaketak horren harira, eta, gainera, tokiko Udalari egoera azaldu arren, horrek ez du aferaren erantzukizuna bere eskumenen barnean hartzen; "kamioen arazoa" edota "Aldundiaren ardura" direla helarazi diote. Bien bitartean, arbolak "ia egunero" kolpeak jasotzen jarraitzen ditu, gero eta adar gehiago hondatuta edukiz. Horrenbestez, auzokidea beldur da "edozein egunetan haritza moztuta ikusteaz", Udalagaz harremanetan jarri arren, ez diotelako konponbiderik ematen.
Bere aldetik, tokiko Udalak HIRUKAri azaldu dio bizilagunak "ez duela arrazoirik", eta auzi horren inguruko zalantza guztiak daborduko auzokideagaz eztabaidatu dituela.