"Uribe Kostak jasaten duen espekulazioa" salatzeko asmoz manifestazioa egingo dute zapatu honetan Berangon

Iker Rincon Moreno 2023ko eka. 14a, 09:25

"Espekulazioa eten... ito baino lehen" leloaren pean, manifestazioa egingo dute zapatuan, hilaren 17an, Berangon, Otxantegi Herri Lurra proiektuko ekintzaileek deituta. Bertan, besteak beste, elikadura burujabetza, etxebizitza eskubidea, herri bizia eta ingurumenaren babesa aldarrikatuko dituzte. Protesta Berangoko metro geltokitik abiatuko dute, arrastiko 19:00etan. Deialdia zabaltzeko Arnas izeneko kanta aurkeztu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun