Tourrari harrera egiteko prest daude Berangon

Iker Rincon Moreno 2023ko eka. 26a, 12:16

Tourrari harrera egiteko bizikleta hori handi bat jarri dute Moreaga parkearen ondoan.

Frantziako Tourrak Euskal Herria zeharkatzeko atzera kontaketa hasi da. Izan ere, aste-akabu honetan egingo dute agerraldia gurean txirrindulariek; zehazki, zapatuan, uztailaren 1ean, Uribe Kosta gurutzatuko dute eta, hori dela eta, udalerri asko ekitaldi horri ondoetorria egiteko prestaketak egiten ari dira, hala nola Berangon. Besteak beste, Udalak milaka ikurrin banatu ditu auzokideen artean balkoiak apaintzeko. Era berean, bizikleta hori handi bat jarri dute Moreaga parkearen ondoko biribilgunean.

Tourra zapatuan igaroko da Berangotik, 13:39ak aldera, baina, jakinarazi dutenez, trafikoa eten egingo dute Simon Otxandategi eta Moreaga kaleetan, 10:30etik 15:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun