Irailaren 11tik 24ra jasoko ditu Udalak berangoztarren ekarpenak 2024ko partaidetza bidezko aurrekontuetarako

Iker Rincon Moreno 2023ko ira. 11a, 12:08

Sabino Arana kalean jarriko dute informazio-karpa irailaren 19an.

Beste urte batez, Berangoko Udalak hainbat bitarteko ipiniko ditu irailean "Partaidetza bidezko aurrekontuak 2024" prozesua gauzatzeko. Herritarrek Udalari adierazi ahal izango diote zeintzuk diren, euren ustez, datorren urterako Berangok behar dituen proiektuak. Udalak 150.000 euro erabiliko ditu proposatutako egitasmoetatik aukeratutakoak gauzatzeko.

Proposamenak egiteko hainbat bide izango dira. Batetik, Internet bidez, udal-webgunera sartuta edo partaidetza@berango.org helbide elektronikora idatzita egongo da proposamenak bidaltzeko aukera, irailaren 11tik 24ra bitartean.

Bestalde, zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da, honako egun, ordu eta lekuetan:

  • Udalerrian kokatutako postontzietan, irailaren 11tik 24ra.
  • Irailaren 18an, astelehenean, pertsona bat udalerriko auzoetatik igaroko da prozesuaren berri emanez eta parte-hartzea erraztuz
  • Irailaren 19an, martitzenean, Sabino Arana kalean, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun