Ikasturte honetako aisialdiko ikastaroetan izena emateko epea irekiko dute eguenean Berangon

Iker Rincon Moreno 2023ko ira. 13a, 14:16

Besteak beste, margolaritza ikastaroa eskainiko dute.

Haurrentzako zein nagusientzako ikastaroetan izena emateko epea irekiko dute bihar, eguenean, Berangon, hilaren 20ra arte. Horretarako interesa dutenek Berangoeta (astelehenetik eguenera, 09:00-14:00 eta 16:00-19:00, eta barikuetan, 09:00-14:00) edo Santa Ana (astelehenetik barikura, 10:00-14:00) kultur etxeetara jo beharko dute, presentzialki edota mezu elektroniko baten bidez, dagokion fitxa beteta. Onartuen behin-behineko zerrenda irailaren 21ean argitaratuko dute eta behin-betikoa, berriz, hilaren 25ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun