Gertaera goizeko 09:30ak inguru jazo da, Berangoko Basotxu inguruan eraikitzen ari diren etxebizitza batzuetan. 40 metroko altueran lanean ari zirela, bi beharginek hainbat liztor asiarren erasoa pairatu dute eta bertatik ihes egin ezin zezaketela ikusita, garabiaren kabinan babestu behar izan dira.
#Berango, operarios de grúa atacados x velutinas, refugiados en cabina de grúa, proporcionamos equipos de protección anti-avispas y arneses y evacuamos #Bomberos pic.twitter.com/zCVqCloGQk
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) September 14, 2023
Langileek suhiltzaileen laguntza behar izan dute bertatik atera ahal izateko; izan ere, liztor inbaditzaile honen ziztada oso mingarria izateaz gain, arriskutsua ere izan daiteke alergia duten pertsonentzako.
Erreskatatzaileak garabira igo behar izan dira beraientzako eta beharginentzako babes-ekipamenduakaz eta arnesakaz. Azkenik, gotortutako bi beharginak onik atera dituzte, ziztada batzuekaz.