Zendu aurretik, Ansoleagak Berango, mi pueblo izeneko proiektua garatzen hasi zen, non ume zenetik heldu izan arte udalerria zelan bizi eta ikusi zuen kontatzen zuen. Obra ezin izan zuen taularatu eta, orain, Udalak asmoa du datorren urtean, maiatza aldean, antzerkira eroatea eta, egun hori aprobetxatuta, antzokia bere izen ofizial berriagaz inauguratzea.