Espainiako Estatuko R.F.E.A.ren rankingaren arabera lehenengo postuan dagoen Miliak munduko atletarik onenak batuko ditu zapatu honetan Berangon, baita oinarrizko kiroleko neska-mutilak ere.
Itziar Aginagalde Berangoko alkateak milia honen 35. edizioaren aurkezpena egin zuen martitzenean, hilaren 3an, eta, bertan, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza eskertu zuen, baita Berango Atletismo Taldeko presidente Josu Hernandezek egindako ahalegin pertsonala ere, berriz ere –8. aldia izango litzateke– Estatuko miliarik onena izan dadin.
Norgehiagoka arrastiko 16:00etan hasiko da, eta Berangora hurbiltzerik izango ez dutenek, probaz gozatzeko aukera izango dute online, hemen.