Beldurrezko pasabidea egingo dute urriaren 27an Berangon

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 12a, 12:45

Berangoko Gau Beltza, artxiboko irudian. © BERANGOKO UDALA

Etxeko txikienak beldurrez betetzeko pasabidea antolatuko dute Berangoko Berangoeta kultur etxean urriaren 27an, 18:00etatik 22:00etara. Orduz orduko txandak egingo dituzte, adinaren arabera, eta, azaldu dutenez, lekua mugatua izango da. Hori dela eta, urriaren 20a baino lehen izena eman beharko dute beldurrezko pasabideaz gozatu gura dutenek.

Bisitak 10 minutukoak izango dira, eta txanda bakoitzeko 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute, gehienez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun