Berangoztarrak Gau Beltzean murgilduko dira urriaren akabuan

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 12a, 11:05

Urriaren 28an eta 31n Euskal Herriko gaurik ilunena ospatuko dute Berangon. Horretarako, askotariko jarduerak egingo dituzte, hala nola txokolate-dastaketa, mozorro-lehiaketa eta -desfilea, eta kontzertua. Hala, adin guztietarako eskaintza egongo da udalerrian bi egunotan.

Egitaraua:

Urriak 28, zapatua

  • 18:30 Txokolate-dastaketa.
  • 20:00 DJ Urko.

Urriak 31, martitzena

  • 16:30-19:00 Umeentzako mozorro-tailerra eta lehiaketa, 2020 eta 2015 urteen artean jaiotako umeentzat, Berangoeta kultur etxean. Horretarako izen-ematea urriaren 18an amaituko da; inskripzioa Ludotekan egin behar da.
  • 16:30-19:00 Nerabeentzako mozorro-tailerra eta desfilea, 2014 eta 2012 urteen artean jaiotako umeentzat, Santa Ana kultur etxean. Horretarako izen-ematea urriaren 18an amaituko da; inskripzioa Ludokluban egin behar da.
  • 21:00 Kontzertua: Blues Brothers-en omenezko kontzertua, pilotalekuan.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun