Urte honetako abenduaren 31 baino lehen hasiko diren lau kontratuak herri-lanak egiteko peoi postuetarako izango dira. Hautagaiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira 2022ko deialdian kontratatutakoak izan, ezta Behargintzak eskualdeko deialdi hau hasi aurreko urtean beste edozein deialditan kontratatuak izandakoak izan.
Daborduko izena eman daiteke lan-eskaintza horretan Lanbideren bitartez. Hautagaiek beraien curriculumean aldaketarik egin behar balute, Berangoko herritarrak Getxoko bulegora joan, Nire Lanbidenet atariaren bitartez egin edo Uribe Kostako Behargintzan egin dezakete. Zalantzak izanez gero, Uribe Kostako Behargintzako 946 760 638 telefonora deitu daiteke zalantzak argitzeko.