Gabonetako ekimen guztiak adin tarte bakoitzari egokitutakoak izango dira: Ludotxiki (2020-2018 jaiotakoak), Ludoteka (2017-2015 artekoak), Ludokluba (2014 eta 2012 artean jaiotakoak) eta Gaztelekua (2011-2008 artekoak). Koloniak abenduaren 26tik 29ra artekoak izango dira; halere, bestelako ekintzak ere egongo dira urtarril hasieran, hala nola Irristaketa Gasteizen, Tximiparka Boluetan eta City Jumpa Barakaldon. Horietan parte hartzeko, prezio gehigarria ordaindu beharko dute familiek.