Ipuin kontalaria eta tailer bereziak antolatu dituzte Berangon Euskararen Eguna ospatzeko

Iker Rincon Moreno 2023ko aza. 17a, 13:54

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute udalerri askotan eta, horri begira, Berangon umeentzako hainbat jarduera egingo dituzte abenduaren 1ean.

Berangoeta kultur etxean, 2020-2015 artean jaiotako umeentzako tailer berezia egingo dute, 16:30ean, eta 18:00etan, ipuin kontalaria egongo da. Horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da Ludotekan, azaroaren 23a baino lehen.

Santa Ana kultur etxean, berriz, 2014-2008 aldian jaiotako neska-mutilentzako tailer berezia egingo dute, 17:30ean. Horretarako ere, aldez aurretik izena eman behar da, azaroaren 23a baino lehen, Ludokluban edo Gaztelekuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun