Segurtasun Saileko iturrien arabera, biktimaren eta haren erasotzaileen artean hitzartutako transakzio ekonomiko batean gertatu ziren lapurreta eta erasoa. Azaldu dutenez, bide publikoan jazo zen gertaera, lapurretaren egileek aukera aprobetxatu zutenean biktimak dirua zeraman gerriko poltsa bat hartzeko. Biktimak kontra egin zien eta erasotzaileetako batek labanaz ziztatu zuen, eta erasotzaileek ihes egin zuten lapurtutakoagaz.
Bi aste geroago, Ertzaintzako agenteen ikerketen ondorioz, 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuten aurreko eguaztenean, indarkeriaz lapurtzea eta arma zuriz erasotzea egotzita. 24 urteko beste gizonezko bat ere, indarkeriaz egindako lapurretagatik atxilotu dute, eta epailearen esku utziko dituzte.