Azoketako salmenta-puntuak mugatuak izango dira eta, hori dela eta, abenduaren 5era bitartean izena emango dutenen artean zozketa egingo dute abenduaren 11n, 12:00etan, Berangoetako areto nagusian.
Izena eman gura dutenek, Berangoeta kultur etxean egin dezakete presentzialki, gaur, barikuan, 09:00etatik 14:00etara, eta astelehenetik eguaztenera, 09:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordu tarteetan; edo posta elektronikoz, mezua berangokultura@berango.org helbidera mezua bidalita.
Azoketan ezin izango da janaririk, ez edaririk ezta animaliarik saldu.