Olentzero eta Mari Domingi bisitatzeko aukera izango dute berangoztar txikienek domekan

Iker Rincon Moreno 2023ko abe. 11a, 12:35

Gabonak ate-joka ditugu eta, hori dela eta, Olentzero eta Mari Domingik geldialditxoa egingo dute domeka honetan, hilaren 17an, Berangon. Izan ere, Olentzeroren Etxea izeneko egitasmoan, neska-mutilek ikazkina "eta bere lagunak" ezagutzeko parada izango dute Berangoeta kultur etxean, 17:00etatik 20:00etara. Bisitak 5 minutukoak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun