Obren esleipena 2022ko irailaren 23an formalizatu zen, eta Goizalan Eraikuntzak, S.L. enpresa izan zen esleipenduna. Hala ere, proiektuan aurreikusitako ibilbide-orria aldatu egin zen lanak hasi ondoren, indusketak iraun zuen bitartean ustekabeak sortu baitziren obran, Kirolgunearen eta futbol-zelaiaren ondoan ezponda bat zegoelako, eta bertan daude instalazio berriak. Horregatik, proiektuaren aldaketa bat idatzi behar izan zuten ezponda egonkortu ahal izateko, eta, ondorioz, proiektua gauzatzeko atzerapena gertatu zen.