EAEko polizia autonomikoa irailean hasi zen Berangon droga trafikoan aritzen zela uste zuten gizon baten nondik norakoak ikertzen. Horren ondorioz, joan den zapatuan, abenduaren 16an, operatiboa egin zuten, eta ertzainek azpimarratu dute egiaztatu zutela susmagarriak drogaren txikizkako salmentak egiten zituela eta, beraz, atxilotu egin zuten.
Atxilotu zuten momentuan, 53 gramo kokaina, 147 gramo haxix eta 2.890 euro aurkitu zizkioten gizonari. Aurkitutako droga saltzeko prestatutako bilgarri txikietan zuen. Atxilotuak polizia aurrekariak ditu droga trafikoagatik, eta astelehenean jarri zuten agintari judizialaren eskuetan.