Hasi berriko den urteari begira, Berangoko Udalak kirol ikastaro berriak antolatuko ditu: pilates, spinning eta yoga. Horietan parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete, gaurtik hasita, urtarrilaren 3ra bitartean, Berangoeta kultur etxean. Plazen zozketa urtarrilaren 4an egingo dute, kultur etxe horretan bertan, 12:00etan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!