Goma gaineko sokatira txapelketaren kanporaketak egingo dituzte domekan Berangon

Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 09:55

Iazko parte hartzaileak. © BERANGOKO UDALA

Euskal Herri osotik etorritako gizonezko eta emakumezko 17 talde arituko dira domekan Berangon jokatuko den Euskadiko Sokatira Goma Gaineko Txapelketan. Kirolgunean izango da norgehiagoka, 11:30etik aurrera. Gizonezkoen kanporaketa 600 kilogramoko kategorian izango da; emakumezkoena, 500 kilogramokoa.

Parte hartzaileak

Gizonezkoen 600 kg kanporaketa
  • Abadiño A
  • Amaiur
  • Berriozar
  • Beti Gazte
  • Ibarra
  • Ñapurrak
  • Txantrea
  • Zuraide A
  • Zuraide B
  • Murueta
Emakumezkoen 500 kg kanporaketa
  • Abadiño A
  • Amaiur
  • Badaiotz
  • Berriozar
  • Beti Gazte
  • Txantrea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun