Otsailaren 10ean ospatuko dituzte inauteriak Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko urt. 8a, 11:56
Artxiboko irudia.

Aurtengo gaia Disney mundua izango da, eta ludotekagaz edo ludoklubagaz inauterietako desfilean parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, ludotekan edo ludokluban bertan. Horrez gainera, mozorroa egiteko tailerretan zein egunetan parte hartu gura duten erabaki beharko da. 2020-2015 urteetan jaiotako haurrek heldu baten laguntzagaz egin beharko dute, bai tailerra bai jaitsiera. Gurasoek ere mozorroa egin ahal izango dute ludotekan, 5 euroren truke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun