Emantzipa programaren nondik norakoak azalduko dizkiete gazteei hurrengo martitzenean Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko urt. 24a, 13:19

Gazteak gurasoen etxetik emantzipatzeko diru-laguntzak banatzen dituen Emantzipa programaren nondik norakoak azaltzeko saioa egingo dute martitzenean, hilaren 30ean, Berangon. Hitzordua 25-29 urte arteko uribekostarrei zuzenduta dago, eta Berango Gazte Laben egoitzan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Horretan, besteak beste, programa aurkeztu eta diru-laguntza eskatzeko dokumentazioa nola prestatu behar den azalduko dute, baita zalantzak argitu ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun