Barikutik domekara ospatuko dituzte inauteriak Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko ots. 7a, 09:29
Berangoko inauteriak, artxiboko irudian.

Gainontzeko udalerrietan legez, inauterietan murgilduko dira egunotan Berangoko auzokideak ere. Barikuan emango diote hasiera jaiari, iluntzeko 21:00etatik aurrera, 70-80-90 hamarkadetako musikagaz. Hala ere, egun handia zapatuan izango da, herritarrak kalejiran aterako baitira 18:00etan, besteak beste. Hurrengo astean, hilaren 18an, aldiz, Otxandategi dantza-taldekoek maskarada tradizionala egingo dute.

Egitaraua:

Otsailak 9, barikua

  • 21:00 The Killing Hits, 70-80-90 hamarkadetako musika.

Otsailak 10, zapatua

  • 18:00 Kalejira, Berangoetatik frontoiraino.
  • 18:30 Txokolate-jana.
  • 19:00 Disko txiki.

Otsailak 18, domeka

  • Maskarada goizean, Otxandategi dantza-taldeagaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun