Berangoko Emakume Palisten Txapelketa egingo dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2024ko mar. 4a, 11:42

Emakume bat palan jolasten, artxiboko irudian.

Zapatuan, hilaren 9an, tokiko eta inguruko hainbat emakume palista arituko dira Berangoko frontoian, II. Emakume Palisten Txapelketan. 09:00etatik aurrera, torneo amerikanoa, kiniela eta Paleta Goma Txapelketa Nagusia egingo dute; 14:30ean, aldiz, Berangoko lehen emakume kirolariei omenaldia egingo diete, Zutik Emakume Palistak taldeak antolatuta.

Egitaraua:

  • 09:00 Torneo amerikano: Zutik taldeko emakume palistak, danok denen kontra.
  • 11:00 Kiniela: Maila ertaineko hiru bikoteen arteko lehia: Oihane Larraskitu-Maialen Larraskitu, Ziortza Rebollo-Ainhize Ibañez eta Enera Onaindia-I. Onaindia.
  • 13:00 Paleta Goma Txapelketa Nagusia: Ane Bilbo-Ane Libano vs. Marta Docando-Jone Bergara.
  • 14:30 Berangoko lehen emakume kirolariei omenaldia.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun