Idoia Martinez eta Andoni Esparta eskalatzaileek jantzi dute Berangon boulderreko Euskadiko txapela

Iker Rincon Moreno 2024ko mar. 22a, 09:53

Joan den martxoaren 16an, zapatuan, Euskadiko Boulder Txapelketa izan zen Sputnik Climbing Berangon eta, norgehiagoka estu baten baitan, Idoia Martinez eta Andoni Esparta izan ziren txapeldunak, finaleko lau blokeak gainditu ostean. Haizea Oses eta Mikel Linacisoro izan ziren bigarrenak, eta Joanes Esparta eta Aitziber Urrutia hirugarrenak. Guztira, 207 eskalatzailek eman zuten izena, lau kategoriatan banatuta.

Joan den zapatuko lehiaketan, 207 lagunek eman zuten izena lau kategoriatan banatuta (14 urtez azpikoak, 16 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak, absolutuak eta seniorrak). Euskadiko Boulder Txapelketa eskaladaren festa bihurtu zen, goizeko 08:00etan hasi eta goizaldean amaitu zena, "merezitako ospakizunarekin", antolatzaileen esanetan. Lehiaketaren formatuak (txapelketa + open) Euskadiko Federazioko kirolariak (lehiaketa ofizialean parte hartzen zutenak) zein beste federazio batzuetako eskalatzaileak eskalatzea ahalbidetu zuen.

Boulder-ak diseinatzeaz arduratzen ziren sei ekipatzaileek Sputnik Climbing Berango egoitzako 1.500 metro koadroak aprobetxatu zituzten kanporaketako 30 blokeak aretoan banatzeko eta finalak egin ziren horma berezi bat erreserbatzeko, kategoria bakoitzerako lau probagaz.

Txapeldun absolutuak Idoia Martinez eta Andoni Esparta izan ziren, finaleko lau blokeak gainditzea lortu ostean. Haizea Oses eta Mikel Linacisoro, hiruna bloke bere eginda, bigarren sailkatu ziren. Hirugarren postuak Joanes Esparta eta Aitziber Urrutiarentzat izan ziren.

Openaren maila ere oso altua izan zela nabarmendu dute antolatzaileek: Bimini Hortsmann estatubatuarrak, gazte mailan lehiatzen zenean Munduko Kopan aritua zenak, finaleko lau blokeak gainditu zituen (sailkapen nagusiko 1go postuan, Idoia Martinezek baino saiakera gutxiago inbertitu baitzituen) eta Alex Crespo estremadurarrak (2023ko Espainiako Bloke Kopako lehen probako irabazlea) sailkapen nagusiko 3. postuan bukatu zuen.

Klasifikazioa

Absolutua
  1. Idoia Martínez
  2. Haizea Oses
  3. Aitziber Urrutia

-

  1. Andoni Esparta
  2. Mikel Linacisoro
  3. Joanes Esparta
18 urtez azpikoak
  1. Ainhoa Uskola
  2. Elur Arteaga
  3. Libe Castillo

-

  1. Asier Antúnez
  2. Martín Arzelus
  3. Manex Guenetxea
16 urtez azpikoa
  1. Udane Mugica
  2. Inés Allende
  3. Elene Otermin

-

  1. Eñaut Uson
  2. Lier Perez
  3. Gorka Gardeazabal
14 urtez azpikoak
  1. Laga Hernaiz
  2. Maddi Mendiburu
  3. Olatz Cabrera
  4. -
  5. Lur Guenetxea
  6. Unax Rodríguez
  7. Markel Korta
Senior
  1. Susana Arévalo
  2. Eneko Guenetxea

Argazkiak: Sputnik Climbing Berango

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun