Orri-markagailuen lehiaketarako izena emateko epea ireki du Berangok

Iker Rincon Moreno 2024ko api. 8a, 14:51

Gaurtik hasita, eta hilaren 16ra bitartean, 3 urtetik gorako berangoztarrek III. Orri-markagailuen Lehiaketan izena eman dezakete, hiru kategoriatan banatuta. Parte-hartzaile bakoitzak proposamen bana aurkeztu ahal izango du, gehien gustuko duen liburuaren ingurukoa.

Kategoriak eta sariak
  • 1go kategoria: 3-10 urte artekoa, eta saria 25 urteko bonua liburuak erosteko.
  • 2. kategoria: 11-15 urte artekoa, eta saria 35 urteko bonua liburuak erosteko.
  • 3. kategoria: 16 urtetik gorakoa, eta 55 urteko bonua liburuak erosteko.

Emaitza apirilaren 18an jakinaraziko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun